Etxebizitza sozialak eta espazioen berreskurapena, ekaineko Udalbatzan
- Published on Ostirala, 22 Ekaina 2012 13:09
- getxo
- 0 Comments
Hiru mozio aurkeztuko ditu Bilduk ekaineko Udalbatzan.
Izan ere, Udalak 2009ko etxebizitza-planean aurreikusitako etxebizitza sozialak egin daitezen, Santa Eugenia plazako gunea erabilgarri egon dadin eta lanengatik edo beste arazoengatik kaleetan dauden ibiltarientzako oztopoak ken daitezen eskatuko ditugu asteartean (ekainak 26) Udaletxean egingo den ohiko Udal Bilkuran. 
Beti bezala, sesioa 17etan hasiko da eta bertan nahi duten getxoztarrek parte har dezakete, bai entzule moduan zein beren arazoak, kexak… azaltzen, eske-erregu tartean.
Beste aldetik, Bildutik zuzenean eskainiko dugu Udalbatzan gertatzen dena Twitterren bidez (@bildugetxo, #getxoudalbatza).


Leave a Reply